Andra Mari jaiak 2016

Aurten, denetik Andra Marietan

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 11a, 10:00

Abuztuaren 13an hasi, eta hilaren 15ean amaituko dira Baliarraingo festak. Mota guztietako ekitaldiekin osatu dute egitaraua. Seguraski entretenimendua nagusituko da baliarraindarrengan.

Nekez aspertuko dira baliarraindarrak, Andra Mari jaietan. Lehen egunean festa lehertu orduko, haurrentzat jolasak izango dira urduritasunak gainetik kentzearren; izan ere, emanaldia eskainiko dute jolasen ostean.

Bigarren egunari ekin aurretik, herritar guztiak bilduko dira batera afaltzeko, eta azkenik, DJ Amomok abestiak jarriko ditu.

Abuztuaren 14a izango da ekimenez indartsuena. Ohiko mezaren ostean, hirugarren adinekoek mokadutxoa jateko aukera izango dute hamaiketakoan. Segidan, izerdia ateratzeko ordua izango da, herri mailako toka eta maratoi txapelketak ospatuko direlako. Egunaren hondarrean, herritarrak mozorroa jarrita aterako dira kalera, eta bide batez, Joxe Mendizabalen doinuek giroturik, kantu poteoa egingo dute, kaleak ahots eztiez bustiz.

Bokata jana, sagardoa eta ardoaren laguntzaz izango da, ordea. Bukatzeko, Joxe Mendizabal lanean jarriko da beste behin, baliarraindarrak berpizteko.

Azken egunean, mezan errezatu eta gero, Jexux Nazabal zenaren omenezko LIV. Txirrindulari igoera ospatuko da. Arratsean, Gorriti eta bere animaliak izango dira, besteak beste, poneyak edo zezen txikiak. Festak merezi bezala amaitzeko Unsain musika taldea ariko da.

 

ANDRA MARI JAIAK

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

17:00. Txupinazoa.

Ondoren. Ume jolasak, eta umeen emanaldia.

21:00. Herri afaria.

Jarraian. DJ Momomo.

 

ABUZTUAK 14, igandea

11:00. Meza nagusia.

12:00. Hirugarren adinekoentzako hamaiketakoa.

Segidan. Herri mailako toka txapelketa eta herri mailako maratoia.

19:00. Mozorro festa. Kantu poteoa Joxe Mendizabalekin.

22:00. Bokata jana, sagardoa eta ardoa doan.

Jarraian. Joxe Mendizabalekin erromeria.

 

ABUZTUAK 15, astelehena

11:00. Meza nagusia.

11:45. LIV. Txirrindulari igoera, Jexux Nazabalen omenez.

18:30. Gorriti eta bere animaliak.

23:00. Unsain. 

Erlazionatuak

Mozorrotuta, bai festa!

Baliarraingo zartagie 2016 abu 09 Baliarrain

Ez zion, ez ziok...ezetz marka hautsi!

Baliarraingo zartagie 2016 abu 09 Baliarrain

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!