Andra Mari jaiak 2016

Ez zion, ez ziok...ezetz marka hautsi!

Baliarraingo zartagie 2016ko abuztuaren 9a

150 euroko sari berezia izango du 6 minutu eta 27 segundoko denbora jeisten duenak Baliarraingo 54. txirrindulari igoeran.

Baliarraingo jaietako egiturako ekimenik garrantzitsuenetakoa da. 54 urte eginda, ez da gutxigorako; 1962ra ematen gaitu kalkuluak. Eta Tolosaldea eta Goierriko txirrindulari zale askorentzat klasiko bat da igoera motz eta gogorra. Aurten, saltsa gehiago eman nahi izan diote, eta errekorra hausten duenari emango diote sari berezia.

6 minutu eta 27 segundotan ezarrita marka, beti ere, maila ez profesionalean. Izan ere, 5 minutu eta 45ean igota dago profesional bat. Baina hemen, afizio moduan bizi dutenen denbora izango dugu kontuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!