Pili Legarra alkate ohia omendu dute Korrika Txikian

Ataria 2026ko martxoaren 23a

Korrika Txikia egin dute Asteasun. Pello Errota eskolatik atera eta herrian zehar itzulia egin ondoren plazan bukatu dute. Pili Legarra alkate ohiak eraman du lekukoa azkeneko zatian eta hura eskuetan zuela sartu da plazan. Eskolako umeek omenaldia egin diote. 

Agurra dantzatu, bertsoak kantatu eta loreak oparitu dizkiote Asteasuko alkate ohiari. Euskararen alde egindako lan eskertu nahi izan diote Pello Errota eskolako umeek.

Haiei zuzendu zaie Legarra ekitaldiaren amaieran eta zera esan die: «Izan gaitezen euskaldunak. Aurtengo korrikaren leloak dioen moduan Euskara gara. Ikasi eta erabili dezagun etxean eta kalean. Euskara da elkartzen gaituena, gure nortasuna zehazteko giltzarria eta horretan denok beharrezko gara». Teresa del Valle zena gogoan hartu du alkate ohiak, eta azaldu du Donostian omenduko dutela datorren ostegunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!