Korrika eguna antolatzeko bilera egingo dute asteazkenean

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Kultur etxean elkartuko dira 19:00etan antolaketa lanetarako eta egitarauari azken ukituak emateko.

Martxoaren 23an pasako da lehenengo aldiz Korrika Tolosaldetik. Egun horretan Korrika eguna antolatu dute Asteasun. Egitarauari azkeneko ukituak emateko eta antolaketa lanetarako bilera egingo dute asteazkenean, martxoaren 18an, kultur etxean 19:00etan.

Hau da prestatu duten egitaraua:

  • 15:00. Korrika Txikia eskolatik plazara.
  • Jarraian. Merienda.
  • 17:00. Haurrentzako herri kirolak eta buruhandiak.
  • 18:30. Euskal abestien bingoa.
  • Ondoren. Afari merienda. Udalak jarriko du edaria. Jateko, tortillak eta txistorrak.
  • 22:00. Villabonara joango dira Korrikan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!