«Ez nago ohituta bakarkakoetan bertso bat baino gehiago kantatzera»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko apirilaren 24a

Bere lehen txapelketa izanik, eta parte-hartzaile gehienek berak baino ibilbide luzeagoa eta esperientzia handiagoa dutenez, Beñat Zeberio Mateos asteasuarrak ez du bere burua hurrengo fasera sailkatzeko moduan ikusten oraindik.

Aurten, kanpoan egon da ikasten Zeberio. «Ohiko bertso eskolez gain, tamalez, ez dut prestaketa berezirik egiteko aukerarik izan», adierazi du.

Asteasuarrari zaila iruditzen zaio txapelketara pasatzea, kantatzen duen lehen aldia delako. «Kanporaketa txukun bat egin eta gustura gelditzea izango da helburua. Nire maila erakutsi nahiko nuke, hanka sartzerik egin gabe».

Orain arte kantuan aritu den testuingurua erabat bestelakoa izan da; eskolarteko txapelketetan egin izan du bertsotan asteasuarrak. Hori dela eta, bakarkako lanari eman dio garrantzia azken asteetan: «Ez nago ohituta bakarkakoetan bertso bat baino gehiago kantatzera. Beraz, ariketa honi eman diot enfasi handiena».

Zeberiok maiatzaren 3an, ostirala, kantatuko du Legorretan. Herri Antzokian izango da kanporaketa, 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariak ariko dira: Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Zeberio Mateos, Gorka Maiz Alustiza, Maialen Akizu Bidegain, Naia Arrizabalaga Arrieta eta Unai Izagirre Etxeberria.

Erlazionatuak

Txapelketa berean, erronka desberdinak

Josu Artutxa Dorronsoro 2024 api 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!