[ZOZKETA] Pello Errota Sariketako finalera joateko bi sarrera

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 4a, 16:16

Urriaren 20an, Asteasuko Iturriondo Jatetxean ospatuko den Pello Errota bertso sariketako finalerako bi sarrera zozketatuko ditu Atarria Irratiko h)ari naizela saioak, Harituz Bertsozaleen Elkarguneari esker.

Zozketa hilaren 17an, asteazkenean, egingo da, eta parte hartzeko 695 76 28 43 telefono zenbakira WhatsApp bat bidali beharko da, honako galdera honi erantzuna emanez:

Pello Errotai buruz Antonio Zabalak asko idatzi zuen, baina Antonio Zabalak, bereziki, Pello Errotaren inguruko pertsona baten aldetik jaso zuen informazioa. Noren ahotik eta noren testigantzetatik jaso du Antonio Zabalak Pello Errotaren berri?

Bi pista

h)ari naizela saioko gidari den Imanol Artola 'felix'-ek, bi pista eman ditu saioan bertan: Alde batetik, pertsona hori Pello Errotaren oso ingurukoa dela, bertso munduan oso ibilia, nahiz eta bere izena ez oso ezaguna izan. Bestalde, aurten Asteasuko Udalak antolatu dituen Pello Errotaren inguruko ekitaldi horien artean, bat izan zen arrakasta handia izan zuena: Joxean Goikoetxeak, Bernardo Atxagak, Maialen Lujanbiok eta Anjel Mari Peñagarikanok parte hartu zutena. Bertan protagonista berezia izan zen pertsona hau.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!