Gozokiz beteta iritsi da Ximon

Ataria 2015eko maiatzaren 2a

Asteasuko elizako kanpandorretik behera jaitsi da Ximon, gozokiak botaz. Festak hasi dira Elizmendin. Bi egun izango dituzte festarako.

Gaur arratsaldean txupinazoaz gain, Mus Txapelketa Herrikoia izan dute. Txikienak, bizikletak eta kaskoa hartuta igo dira Elizmendira, duatloian parte hartzeko. Zezen txiki eta poneyak ere izan dituzte, eta ez da faltako trikiti doinurik.

Biharkoan Santa Kruz eguna ospatuko dute, eta egun osoko egitaraua prestatua dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!