Asteasuko Elizmendin bi eguneko festak antolatu dituzte. Txupinazoa larunbatean izango da, 16:30ean. Egun horretan herri afaria egingo dute eta Izer eta Narbaiza trikitilarien erromeriarekin bukatuko dute eguna. Herri afarira joan nahi dutenek maiatzaren 1a baino lehen eman behar dute izena Elizmendiko Ogi Zuri okindegian edo udaletxean goizez eta kultur etxean arratsaldez. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute eta haurrek, 12 urte arte, 15 euro.
Igandean, Santa Kruz Eguna, mezarekin hasiko dute eguna, eta arratsaldean, 17:00etan, herri kirolen txanda izango da. Aizkolariak Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi izango dira, eta harri-jasotzaileak Hodei Iruretagoiena (Izeta V.a) eta Mikel Lopetegi (Urra).
Egitaraua
- Maiatzak 2, larunbata.
- 16:30. Mus Txapelketa eskola txikian. Izen ematea 15:45ak eta 16:15ak bitarte egin ahalko da eta 16:20ean egingo dute zozketa. Orduz kanpo ezingo da izena eman eta bikotekide bat behintzat asteasuarra izan beharko du.
- 16:30. Txupinazoa.
- Ondoren. Haurren duatloia: mendiko txirrindularitza eta krosa.
- Ondoren, zezen txiki eta poneyak.
- 19:30. Izer eta Narbaiza trikitilariak.
- 20:30. Herri afaria Erretore etxean.
- 22:30. Zezen suzkoa.
- 23:00. Erromeria Izer eta Narbaiza trikitilariekin.
- Goizaldean txokolate jatea.¡ - Maiatzak 3, Santa Kruz Eguna
- 11:30. Meza Santa Kruz baselizan.
- Ondoren, hamaiketakoa, Toka Txapelketa eta Jose Luis Laja II eta Larrañaga trikitilariak.
- 17:00. Herri kirolak: Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi aizkolariak eta Hodei Iruretagoiena (Izeta IV.a) eta Mikel Lopetegi (Urra) harri-jasotzaileak.
- Ondoren, Jose Luis Laja II eta Larrañaga trikitilariak.
- 21:00. Santa Kruz jaiei amaiera emango diete.