Eutsi Goiari! (zaharra)

Aitor Hernandez Asteasun izango da, larunbatean

Asier Imaz 2014ko abenduaren 4a

Aitor Hernandez XVI. Asteasuko Ziklokros proban egongo da, larunbatean. Denboraldi honetan, bizkaitarrak ez dauka aurkaririk ez Euskal Herrian eta ezta estatu mailan ere. Hernandezekin batera, Ruiz de Larrinaga, iazko txapelduna, Asteasun izango da hilaren 6an. 

Maila ezberdinetako txirrindulariak eta lasterketak antolatu dituzte Aitzondo elkartekoek, urtero bezala. Lehenak irteten, kadeteak izango dira, 10:00etan. Juniorrek eta elite mailako emakumeek 11:00etan hartuko dute irteera. 23 urte eta elite mailako gizonezkoak izango dira 12:00etan irtengo direnak. Hauek helmugaratzean amaituko da Asteasuko lasterketaren hamaseigarren edizioa.
Aurreko urteetan bezala, Aitzondokoen helburua lasterketa antolatzea da, izan ere, urtetitik urtera zailtasunak gero eta handiagoak direla gogoratu dute. Aurtengoa lortu dute, ea XVII.arekin zer geratzen den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!