Harri Handien Txapelketa 2013

Aimar Irigoienek irabazi du Harri Handien Txapelketa

Ataria 2013ko abenduaren 23a

Iban Ugartemendia lanean
Hernialdeko Iban Ugartemendiak laugarren egin zuen.

Espero bezala joan zen atzo, Asteasuko Harri  Handien Txapelketa. Errezilgo Aimar Irigoien izan zen jaun eta jabe eta Hernialdeko Iban Ugartemendia, aldiz, laugarren sailkatu zen.

Harri-jasotzaileek lau harri jaso behar izan zituzten eta hirugarren lana eginda, argi zegoen zein izango zen emaitza.

Lehen lana 200 kiloko errektangularra jasotzea izan zen. Irigoienek 8 aldeiz jaso zuen, eta ondoren sailkatu ziren Joseba Ostolaza, Jokin Eizmendi, eta, azkenak bi aldiz jasota, Iban Ugartemendia eta Urtzi Telleria.

Bigarren harria 175 kiloko zilindroa izan zen. Irigoienek 16 aldiz jaso zuen, Ostolaza izan zen hurrena, Eizmendi ondoren, zazpi aldiz jaso zuen Ugartemendiak eta Telleria II.a izan zen azkena.

150 kilopko kubikoan ere Irigoien izan zen nagusi lana 13 aldiz eginda. Ostolaza izan zen bigarren, Eizmendi gero, zortzi aldiz jasota Ugartemendia izan zen laugarren, eta azknea Telleria II.a.

Azkena 125 kiloko bola izan zen eta Irigoienek 19 aldiz jaso zuen. Atzetik izan zituen Ostolaza, Eizmendi, Ugartemendia 10 jasoaldirekin, eta Urtzi Telleria.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!