Korrikako barrikoterako izena emateko zerrendak zabalik

Ataria 2026ko martxoaren 10a

Afarirako zerrendak jarrita daude Arkupen, Itzulin eta liburutegian. Ostegun honetan, hilak 13, petoak salduko dituzte plazan.

Martxoaren 23an iritsiko da 24. Korrika Tolosaldera. Herriz herri ari dira ekitaldiak antolatzen eta Anoetan, egun horretan bertan, afari barrikotea egingo dute frontoian. Bertara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Arkupen, Itzulin eta liburutegian jarrita dauden zerrendetan.

Bide batez, martxoaren 13an, Anoetako plazan, Korrikako petoa erosteko aukera egongo da. 18:00etatik 19:00etara postua jarriko dute plazan. Sei euroan egongo da salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!