«Bertsotan benetan erraz egin ahal izatea lortu nahiko nuke»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko apirilaren 24a

Txapelketari ekin arte bere burua nola ikusten duen ezin duela jakin dio Txomin Azpiroz De Pedro anoetarrak. Prestaketa, behintzat, gogotsu egiten ari dela dio.

Entrenamenduak txapelketako saioen formatu berean egiten saiatzen da. Hori bai, ez du ezer berezirik egin. «Errotari herdoila kentzea izan da lanik handiena. Bestela, bertsoa ohi baino presenteagoa izaten saiatu naiz».

Sailkatze kontuei dagokienez, ez dauka helburu handiegirik. «Betikoa, ahalik eta urrutien iristen saiatzea. Horrek, ordea, ez nau itsutzen, ezta baldintzatzen ere. Bertsotan benetan erraz egin ahal izatea lortu nahiko nuke, ahal ik eta lasaien eta naturalen kantatzea». Ahal dela, entzuteko errazak eta gustagarriak diren bertsoak kantatu nahi ditu anoetarrak. «Umorez bustiak badira hobe».

Lehen saioari begira, ariketa guztiak antzeko moduan prestatu ditu. «Agian, beste urteetan egindakoarekin alderatuz, arreta handiagoa jarri diot bakarkakoari».

Azpirozek maiatzaren 9an, osteguna, kantatuko du Getarian. Herriko kultur etxean izango da kanporaketa, 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariak ariko dira: Ekain Tolaretxipi Errazti, Jon Altuna Arteaga, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola, Txomin Azpiroz De Pedro eta Urko Arregi Markuleta.

Erlazionatuak

Txapelketa berean, erronka desberdinak

Josu Artutxa Dorronsoro 2024 api 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!