Herritarrak festarako gogoz

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Kuadrillen Eguna ari dira ospatzen Anoetan, jai giro ederrean. Bazkarian 470 herritar elkartu dira.

Festarako gogoz dira Anoetan. Nabari da giroan, alaitasuna eta umore ona baita nagusi. Nabaritu da, halaber, Kuadrillen Eguneko bazkarian, herritar ugari elkartu baitira bertan.

470 pertsona inguru batu dira herriko frontoian mahaien bueltan bazkaltzeko. Esan dutenez, aspaldiko kopururik handiena. Bazkari hori elkargune izaten dela ere azaldu dute; "Egun hauetan kanpoan bizi den jendea Anoetara etortzen da, beraz, aspaldi ikusi gabekoak elkartzeko ere balio du".

Bada, goizeko krosen eta txupinazo eta poteoaren ondoren, lasai bazkaltzeko tartea egin dute anoetarrek, eta bazkalostean giroa kuadrillen arteko jokoekin alaituz joan da. Jokoak utzi eta poteoan murgildu dira herritarrak elektrotxarangaren doinuen laguntzarekin. Eta frontoian elkartu dira berriro afaltzeko. Afalostean Kilimak musika taldeak jarri du giroa Anoetan.

Datorren asteazkenean iragarriko du kukuak jaien hasiera, baina, egun horretara motorrak ederki berotuta iritsiko dira.

Erlazionatuak

Anoetako eragileen ekarpena jaietarako

Jon Miranda Labaien 2023 eka 01 Anoeta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!