Egitaraua

2023ko Anoetako jaiak: egitaraua

Ataria 2023ko mai. 26a, 18:00

Ekainaren 7an, asteazkena, lehertuko da jaien hasiera iragarriko duen suziria, eta aste horretan izango dira ekitaldi gehienak. Aurreko asteburuan eta San Joan egunaren bueltan ere izango da festarako aukera.

EGITARAUA
  • Ekainak 2, ostirala
    • 19:00. Herriarteko dantzari gazteen topaketa plazan.
    • 22:30. Bertso saioa elizan: Amets Arzallus Antia, Sustrai Colina Acordarrementeria, Nerea Ibarzabal Salegi, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti eta Alaia Martin Etxebeste. Gai jartzailea: Maddi Sarasola Eizmendi. Laguntzailea: Orbinox.
  • Ekainak 3, larunbata. Kuadrillen eguna.
    • 9:30. Krosa haurrentzat plazan.
    • 10:45. Helduen krosa, Ivan Torres VII. memoriala.
    • 12:00. Kuadrillen txupinazoa.
    • 23:00. Kilimak musika taldea plazan.
  • Ekainak 4, igandea
    • 18:00. Bike-trial erakustaldia: Irene Caminos eta Javi Alonso.
    • 19:00. Gauargi erromeri taldea eta taloak.
  • Ekainak 7, asteazkena
    • 19:00. Txalapartariak, txupinazoa, kukuaren jaitsiera eta danborrada, Loatzo Musika eskolako txarangarekin. Pregoilariak: Loatzo Musika Eskola.
    • 20:00. Sardina jatea.
    • 21:00. Gabezin erromeria taldea.
  • Ekainak 8, osteguna. Korputs eguna, ume eta mozorro eguna.
    *Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da.
    • 10:30-13:30. Haur parkea eta apar festa, plazan.
    • 17:30. Haur ikuskizuna plazan: Peru Krokodiloa, Kantu Kolore konpainia.
    • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 21:00. Saiheski jatea plazan.
    • 23:00. Xiberoots musika taldea.
  • Ekainak 9, ostirala
    • 11:00. Ume jolasak, Kulki taldearekin.
    • 11:00. Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa.
    • 13:00. Buruhandi eta erraldoiak Loatzo Musika Eskolako trikitilariekin.
    • 19:00. Play-back.
    • 23:30. Kai Nakai eta Liher musika taldeak.
  • Ekainak 10, larunbata. Gazteen eguna.
    • 9:30. Esku pilota herri txapelketako finalak: haurrak.
    • 13:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 16:00. Herriko mus txapelketa.
    • 18:00. Gazteen kalejira.
    • 19:00. Sagardo dastaketa.
    • 21:00. Herri afaria.
    • 23:00. Gazteen dantza plazan.
    • 23:30. Zezen suzkoa.
    • Ondoren. Afu musika taldea.
  • Ekainak 11, igandea
    • 10:30-12:30. Haur jolasak plazan, Oinherri herri hezitzaile taldearen eskutik.
    • 12:00. XXX. Pala txapelketako finalak. Laguntzailea: Peru SL.
    • 12:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 15:30. Txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez.
    • 18:30. Kale Antzerkia: Chef Nature ikuskizuna Markeliñe konpainiaren eskutik, plazan.
    • Ondoren. Bada Giro musika taldea.
    • 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.
    • Ondoren. Bada Giro 22:30ak arte.
  • Ekainak 17, larunbata
    • 10:00-13:00. Parkour tailerra plazan, DBHko ikasleentzat.
  • Ekainak 23, ostirala. San Joan bezpera.
    • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 20:30. Herri afaria plazan.
    • 22:15. Txalapartariak eta festa suaren inguruan, aho-soinuarekin.
  • Ekainak 24, larunbata. San Joan eguna eta jubilatuen eguna.
    • 12:00. Meza, jubilatuei eskainia.
    • 12:00-14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia.

Anoetako Udalak aurten atera duen festetako egitaraua Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!