Pasahitza (zaharra)

«Tamalez oso zabalduta dago islamofobia»

Iñigo Terradillos 2018ko martxoaren 21a

Arrazakeriaren Aurkako Eguna izaki, Tarana Karim giza eskubideen ekintzailearekin islamofobiaz ariko dira gaur, Anoetako liburutegian. Bere ustetan, "geroz eta beldur handiagoa du gizarteak musulman edo islamarekin lotutakoekin". Anoetako liburutegian jorratuko dute gaia 15:30etik aurrera.

Ekintzailearen ustetan, beldur, zalantza edo gorroto sentimendu hori eragozteko bideak badaude, eta "bi aldeetatik landu behar den gaia da". Komunikabideetatik zabaltzen den informazioetatik sortzen dela beldur hori uste du: "Gero, elkar ezagutzen dutenean, konturatzen dira ez dagoela beldurra izan beharrik, baina, kontua da ezagutzeko zailtasunak daudela". Izan ere, berak azaldu duenez, "jendeak mugak jartzen dizkio buruari beste kulturetara gerturatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!