Larunbaterako Sarek Bilbon manifestaziora deitu ditu herritarrak euskal presoen eskubideen alde, 'Prest Gaude!' lelopean. Azken hilabeteetan gizartearen aldetik ematen ari den indar metaketaren bidean kokatzen du Sarek ekimena. Egoitz Luisa Sareko kideak azaldu duenez, "zoritxarrez urtero errepikatzen den mobilizazioa da larunbatekoa, baina, pentsamolde ezberdinen gainetik norbanako guztiak presoen giza eskubideen defentsan batzea ezinbestekoa da". Hala, larunbatean Bilbora joateko Tolosan nahiz eskualdeko beste herrietan antolatu diren autobusetan izen ematera gonbidatu ditu herritarrak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?