Festa parekideagoen bidean, laugarren hitzordua larunbatean

Ataria 2017ko urriaren 18a

Farapi elkarteak dinamizatzen ditu saioak Anoetan burutzen ari diren prozesu parte hartzailearen barruan. Laugarren saioa, urriaren 21ean izango da, 11:00etan Anoetako udaletxean.

Maiatzean jarri zen martxan prozesua herriko eragileek, irizpide egokiak zehazteko. Irailaren 16an hirugarren saioa burutu zen eta bertan irizpide orokor batzuk finkatu zituzten. Larunbateko saioan, irizpide horietan oinarrituz neurri zehatzak proposatuko dituzte. Azkeneko saioa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!