Apirilaren 16an egingo dute Dantza-Soka eguna Anoetan

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Dantza-Soka eguna apirilaren 16an ospatuko dute Anoetan. Aurten dataz aldatuta dator ospakizuna.

Kalderero egunean egin izan dute orain arte Dantza-Soka eguna Anoetan, baina azkeneko urteetan parte hartzeak behera egin duela ikusita, balorazio bileran dataz aldatzea erabaki dute. Apirilaren 16rako prestatu dute egun osoko festa.

Urtero bezala, herriko gazteak baserriz baserri arituko dira goizean dantzan, eta eguerdia aldera plazan eskainiko dute dantza. Ikastolako DBH2ko mailatik gorako gazte eta helduek har dezakete parte Dantza-Soka egunean, eta izen-emateko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita dagoeneko, apirilaren 13ra arte.
 
Bestalde, entsegu orokorrak bi ostegunetan izango dira: apirilaren 7an eta 14an, 20:00etan frontoian.

Egitaraua:

08:30: Plazan elkartuko dira dantzariak.
08:45: Herriko baserrietara abiatuko dira.
13:00: Dantza egingo dute mutilek, plazan.
14:30: Babarrun jatea izango da Kuku elkartean.
18:00: Itsas Lapurrak dantza emanaldia.
Ondoren,  erromeria, Ezten Giro taldearekin. Taloak izango dira salgai.
 
Haatik dantza konpainiaren Itsas Lapurrak emanaldian herriko bi dantzarik hartzen dute parte: Anne Jauregik eta Amaiur Luluagak.

2015eko Soka Dantza egunaren argazki galeria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!