Dantza, hotzari aurre egiteko

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko otsailaren 7a

Dantza aukeratu dute anoetarrek hotzari aurre egiteko modua. Dantza Soka Eguna ari ari ospatzen goizean goizetik. 

Izan ere, goizeko 08:30ean plazan elkartu ondoren baserriz baserri ibili dira anoetako dantzariak euren trebezia erakutsiz. Badira 15 urte anoetarrek Dantza Soka Eguna berreskuratzea erabaki zutela. Lan horren emaitza da gaurkoan ospatzen ari diren eguna. 

Baserrietatik kalejiran herriko plaza jaitsi dira neska-mutil, andra-gizonak, gurdi batek lagunduta. Eta herriko plazan, gainontzeko herritarrak ikusle zirela, hainbat dantza eskaini dituzute. Tartean, Dantza Soka, nola ez. Aurtengoan, emakumezkoen txanda izan da. Emakumeen izan dute aurtengoan protagonismoa; izan ere, eurei egokitu zaie herriko dantza dantzatzea. 

Hasiera batean, mutilak goizez eta emakumeak arratsaldez aritzen ziren txandaka dantzan. Baina, azken urteotan urte batean emakumeak eta hurrengoan gizonak aritzea erabaki dute. Aurten, aipatu bezala, emankumeen txanda izan da.

Dantzari guztiek babarrun jatea egin dute Kuku elkartean eta arratsaldean herriko dantza taldearen, Aintz dantza taldearen dantzen ondoren, erromeriaren txanda iritsi da, Trikibeltz taldearekin. 

Anoetarrek honenbestez, larunbat osoa dantzan igariko dute hotza aurre egiteko modu aproposa erabilita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!