Ataria TB

Txupinazoa herriko goi mailako kirolariek bota dute, elbiaren jaitsiera aurretik

Ataria 2026ko abuztuaren 20a

Hasi dira jaiak Amezketan. Txupinazoa ondorengo amezketar kirolariek bota dute: Janire Goñi Balerdi (arraunlaria); Inko Oruesagasti Ermina (gimnasta); Oinatz Goñi Balerdi (motocross gidaria); Axi Artola Ormazabal (mendi lasterkaria); Euken Fernandez Sagastibeltza (xabalina jaurtitzailea); Malen Garcia (atleta); Aitor Galarza Altuna (futbolaria) eta Jokin Altuna Altunak (pilotaria). Udaletxeko balkoira ezin izan dute igo, lehian ari direlako, ondorengo lau amezketarrek: Eider eta Oier Zubeldiak (mendi lasterkariak) eta Joseba eta Unai Regillagak (judokak). 

Iluntzeko egitaraua
  • 21:00. Zahagi ardoa plazan. (Udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea jarriko ditu).
  • 23:00. Ansorregi eta Larrañaga/Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • Atsedenaldian. Bingoa.
  • 02:00. DJ Zaza.  
    Oharra: Autobus zerbitzua udalak antolatuta 01:30, 03:00 eta 5:00etan artzainaren errotondan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!