Pello Zabala, Karmele Jaioren mezuan

Ataria 2022ko apirilaren 10a

Karmele Jaio lekukoarekin, gaur, amaiera ekitaldian. BERRIA.EUS / IDOIA ZABALETA / FOKU

2.575 kilometro egin ondoren, Donostian amaitu da 22. Korrika eta Karmele Jaiorena izan da kilometro guzti horietan lekukoak barruan eraman duen mezua. Mezuan aipatutako erreferentziek garrantzi handia izan dute, tartean izan da amezketarra.

Amaitu da 22. Korrika. Milaka lagun bildu dira Donostiako Boulevarrean, eta ozen entzun da haien aldarrikapena: «Hemen gaude euskararen alde». AEK-ko ordezkariek txalo artean egin dituzte azken metroak, misterioa argitu aurretik: Karmele Jaiok idatzia zen lekukoak barruan zeraman mezua eta idazleak berak irakurri du oholtza gainean.

Besteak beste, euskara gorpuztu egin behar dela esan du, eta bizia eman behar zaiola. Erreferentziek ere garrantzia izan dute: Pello Zabala amezketarra, Joan Mari Torrealdai, Elbira Zipitria, Julene Azpeitia, Izaskun Arrue eta Maurizia aipatu ditu Jaiok mezuan. «Ekin euskarari, eutsi kateari! Gora Korrika eta gora euskara!», aldarrikatuz amaitu du.

Jarraian Karmele Jaioren mezua osorik:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!