Emozioz betetako omenaldia

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Pello Zabalari Amezketan egin zioten omenaldian izan zirenek emozioz betetako eguna bizitu zuten. Amezketako Udalak, familiak eta gertukoek mimo handiz prestatu zuten oinezko omenaldia eta amezketarrak pasio zituen musika, kultura eta natura uztartu zituzten. Amezketako ondare kultural eta naturalaren zentroa aurkeztu zuen udalak omenaldian, eta hemendik aurrera errotak Pello Zabala gunea  izena izango du. Omenaldiko zati ezberdinekin bideoa osatu du udalak, eta Pello Zabala gunearen inaugurazio ekitaldia apirilaren 10ean egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!