Amezketako Udalak euskararen Bikain ziurtagiria jaso du

Ataria 2021eko abenduaren 15a

Amezketako Udalak atzo jaso zuen Bikain ziurtagiria Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian. Bikain 13, biratu euskara! lelopean egin zuten banaketa , eta 27 entitate publiko eta pribatuk jaso zuten ziurtagiria.  

Gasteizko Europa jauregian izan zen Bikain 13, biratu euskara! lelopean egin zen Bikain euskararen ziurtagirien banaketa ekitaldia. Tartean, Amezketako Udala izan zen bere Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren goi maila egiaztatzen duen Bikain ziurtagiria jasotzen.

27 entitate publiko eta pribatuk jaso zuten ziurtagiria; horietatik hamabik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dute, hamalauk tartekoa den zilarrezkoa eta batek oinarrizkoa. Iñigo Urkullu lehendakariak banatu zituen ziurtagiriak Bigen Zupiria sailburuarekin batera. 

Hamahiru urteotan euskararen erabilera areagotu nahi izan duten erakunde publikoei eta pribatuei ekarpen kualifikatuak egin dizkie Bikain ziurtagiriak, eta baita euskararen normalizazioan egindako lana aitortu ere.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!