Sua itzaltzea lortu dute Aralarren

Ataria 2019ko otsailaren 27a

Goizaldean Aralarko Zabalegi mendian sortu den sutea itzaltzea lortu dute. Dena dela, bi erretenek bertan jarraitzen dute zaintza lanak egiten. Sua berpizteko arriskua dagoenez, gaua ere bertan pasako dute.

Tokia malkartsua da, eta zailtasunak izan dituzte suak hartu dituen bazter guztietara iristeko.

Lurra oso lehorra dagoela jakinarazi dute, eta hego haizeak horretan laguntzen duela. Baina, gaurkoan, ez da haize bortitzik ibili, eta basozain eta suhiltzaileek hori aldeko izan dute.

Sutea nolatan piztu den jakiteko ikerketa zabalik dago, eta oraindik ziurra ez bada ere, hipotesi nagusia norbaitek piztua izan dela da, aldundiko ordezkarien ustez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!