Aralarren piztu den sua kontrolatzen ari dira

Ataria 2019ko otsailaren 27a

Goizeko 01:10 aldera piztu da sua Aralarren, Amezketan, Zabalegi izeneko mendian, eta oraindik bi puntutan sua piztuta dago.

Toki malkartsuan piztu da sua, eta toki zaila da lanerako. Ertzaintzatik jakinarazi dute ez dagoela etxebizitza eta bizilagun kalteturik. Hala ere, bost basozain eta baso-suteak ikertzeko taldea, eta hauekin batera baso suhiltzaileko bi erreten ari dira guneak kontrolatu nahian. Sua bi puntutan piztuta dago. Guneetako bat dagoeneko kontrolpean dutela adierazi dute aldunditik, eta bestea kontrolatu nahian dabiltza.

Sua nola piztu den jakiteko ikerketa zabalik dagoela jakinarazi dute Gipuzkoa Foru Aldunditik.

30-40 hektarea inguru erre direla kalkulatu dute.

[Egoeraren berri jakin ahala albistea eguneratzen joan gara]

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!