Iñaki Goñi: «Pozik gaude, lasterketa polita izan da»

Ataria 2018ko azaroaren 12a

Iosu eta Iñaki Goñi, Behobia-Donostia lasterketan.

Iñaki Goñi amezketarrak orain bi urte ia ikusmen guztia galdu zuen lan istripu baten ondorioz. Atzo Behobia-Donostian parte hartu zuen Iosu Goñi bere lehengusuaren laguntzarekin.

Soka batetik helduta joan ziren lasterketan. "Jendeak sokarekin gindoazela ikustean, animoak ematen zizkigun eta eskertzekoa da", esan du Goñik. "Azkenetakoak ez ginen atera, beraz, korrikalariek guri aurreratu egin ziguten, eta lasai joan gara, oso ondo joan da". Bere lehengusuarekin, eta azken asteetan entrenatzen aritu den Asier Trabarekin, zein familia eta lagunekin elkartu ziren bazkariarekin ospatzeko.

Aurrera begira, korrika egiten jarraitu nahi du Goñik, eta agian San Silvestreko lasterketaren batean parte hartuko du. Bestalde, udaberri aldera Txindokira igotzeko erronka du buruan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!