Bideo-Podcast Lehiaketak baditu irabazleak

Ataria 2025eko urriaren 24a

Gaur 18:00etan izango da sari banaketa Villabonako Subijana etxean.

Eskualdeko 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Bideo-Podcast Lehiaketa antolatu du ATARIAk, Laboral Kutxaren babeslegotzarekin. Guztira sei taldek eman dute izena Tolosaldea Zure Ahotik Lehiaketan eta Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzun diote, eta euren irudimena eta trebezia uztartu dituzte. Ekimenaren helburua Tolosaldeko gazteek eskualdea nola irudikatzen duten ahoz eta irudiz islatzea izan da, parte hartzea eta talde lana sustatu eta balio positiboak bultzatuta, bideo originalen ekoizpen eta difusioaren bidez. Eta baita lortu ere.

Sari banaketa ekitaldia gaur izango da, 18:00etan Villabonako Subijana etxean. Hiru sari banatuko dira bertan: 12 eta 15 urte artekoen saria, 16 eta 18 urte bitartekoena, eta webguneko erabiltzaileek bozketa bidez aukeratutakoa. Lehen biek Tolosa, Villabona eta Ibarrako saltokietan erabiltzeko bonuak jasoko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!