Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren faseko lehen lau saioak jokatu dira asteburuan, Antzuolan, Pasaian, Alegian eta Usurbilen. Eskualdeko ordezkari bakarra aritu da, Beñat Iguaran Amondarain. Amasako bertsolaria Antzuolan aritu zen eta hirugarren egin zuen 321 puntu eskuratuta.
Antzuolako saioan Oihana Arana Cardenal nagusitu zen, 353,5 punturekin; Pasaian Ane Zuazubiskar Iñarra 340 punturekin; Alegian Jon Gurrutxaga Urbieta 341 punturekin; eta Usurbilen Maider Arregi Markuleta 345 punturekin.
Sailkapen orokorrari dagokionez, A multzoan dago Beñat Iguaran Amondarain eta lehen lau saioak pasata bosgarren dago. Oihana Arana Cardenal, Jon Gurrutxaga Urbieta, Haizea Arana Cardenal eta Manex Mujika Amunarriz ditu aurretik.
DATOZEN SAIOAK
Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulia hasi besterik ez da egin. Lehen itzulitik sailkatutako 48 bertsolari ariko dira bigarren fase honetan eta datorrena bigarren asteburua izango da. Asteburuko saioak Ataunen, Elgetan, Hernanin eta Soraluzen izango dira, eta Soraluzekoan izango dira Tolosaldeko bi bertsolari, Izarne Zelaia Arratibel zizurkildarra eta Iñigo Gorostarzu Etxebeste Etxorde berastegiarra.
Hurrengo saioa Ataunen izango da, ostiralean. A multzoko Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Julen Zulaika Alkorta eta Mikel Iturriotz Etxaniz ariko dira.
Ostiraleko beste saioa Elgetan izango da eta Aitor Salegi Martija, Andoni Rekondo Izagirre, Beñat Jauregi Etxeberria, Julene Iturbe Epelde, Manu Goiogana Bengoetxea eta Urko Arregi Markuleta ariko dira.
B multzokoak larunbatean ariko dira. Hernanin ariko dira Aitor Zubikarai Salegi, Antton Aizpurua Aldape, Maddi Aiestaran Iparragirre, Maialen Akizu Bidegain, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa. Eta Soraluzen Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste Etxorde, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiartza Cajaravillerenaren txanda izango da.
Saioetarako sarrerak Bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.