Batetik, bi nerabe oholtza gainera igo dira, eta Galartzak senideak ziren ala ez asmatu behar zuen, zenbait galdera eginda. Bestetik, Euskal Herriko hiru pertsonaia ezagunen argazkiak ikusita, ondorengo aukeraketa egin behar izan du: norekin ezkondu, norekin joan parrandara eta nori bota aurpegira tarta bat. Barre algarak eragin dituzte bere erantzun eta erabakiek.