Itzuliaren irudiak etapa amaieran

Ataria 2023ko apirilaren 5a

Amasa-Villabonako Hika txakolindegian amaitu da Itzuliako hirugarren etapa. Jende ugari izan da txirrindulariak animatzen azken aldapa pikoan.

Unai Iribar txirrindulari ibartarraren gertukoak ere bertan izan dira eta etapa bukatu eta gero berarengana joan dira. Etapa oso gogorra izan dela azaldu dio Atariari.

Villabona erdigunetik bi aldiz pasa dira txirrindulariak etapan. Lehenengoan esprint berezia izan da jokoan, eta ihesaldi nagusia sortu duen taldetxoa pasa da aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!