Korrika herrikoiak ez du hutsik egin

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Korrika ofiziala goizean Amasa-Villabonatik pasa bada ere, arratsaldean korri egiteko bigarren aukera izan dute herritarrek. Izan ere, Villabonako kaleetan barrena izan da Korrika Herrikoia.

Euskararen aldeko aldarri bikoitza egin dute billabonatarrek. Korrika herrikoia herriko hamalau eragilek hauspotzeko ohorea izan dute. 

Onddo, Oinkari, Erniobea, Fleming, mugimendu feminista, Harituz, Malkar, Sahrijai, tokiko komunikabideak –tartean, Ataria–, Galtzaundi, Zubimusu, Oinargi eta Loatzoko ordezkariak herriko kaleetan ibili dira korrika, euskararen alde. "Segi dezagun denon artean euskara bultzatzen, tipi-tapa tipi-tapa euskaraz", esan diete antolatzaileek, Korrika Herrikoian parte hartzeagatik eskerrak emanez batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!