5 urte eta erdiko zigorra, Villabonan autobus batean gizon bati labanaz erasotzeagatik

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

Villabonan izan zen erasoa.

Epaileak bost urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio 2019ko urrian TSST autobusean, Villabona parean, pertsona bat labanaz zauritu zuen gizonezkoari. Espetxe zigorraz gain, ezingo du 16 urteko tartean biktimarengana hurbildu ezta berarekin harremanetan jarri ere. 

2019ko urrian gizon batek beste bat eraso zuen labanaz Villabonan. Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea egiten duen autobus linean gertatu zen, Villabonan. Erasoaren ondotik erasoa jasan zuen pertsona Donostia Ospitalera eraman zuten. Ministerio Publikoaren arabera, autobuseko gainerako bidaiariek erasoa etetea lortu zuten, eta ospitaleratu bitartean egonkor mantendu zuten. Erasotzaileak ihes egin zuen eta labana inguruko zelai batean bota zuen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!