Presoekin gogoratu dira urteko azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 31

Euskal presoak Euskal Herrira gerturatzearen aldeko elkarretaratze eta mobilizazioak egin dituzte gaur, eskualdeko hainbat herritan. Amasa-Villabonan esaterako, manifestazioa egin dute.

Errebote plazatik abiatu da Orain presoak! Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean egin duten manifestazioa. Herritar ugarik egin dute bat deialdiarekin eta ilaratan, segurtasun neurriak errespetatuz, manifestazioan egin dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazara bitarteko bidea. Mobilizazioaren buruan, pankarta eramaten, Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Amasa-Villabonako alkateak joan dira. Izan ere, herri horietako eta Alkizako udalbatzek euskal presoen urruntze politikarekin amaitzearen aldeko erakunde adierazpena landu eta onartua dute, eta gaurko manifestaziora joateko deia egin zuten. Gogoratu behar da Manex Castro, Iñigo Guridi eta Juan Carlos Besance preso billabonatarrak gerturatuko dituztela jakin dela aste honetan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!