Lekuz aldatuko dituzte Manex Castro, Iñigo Guridi eta Juan Carlos Besance preso billabonatarrak

Ataria 2020ko abenduaren 30a

Iñigo Guridi presoa

Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxetik Darocako espetxera (Zaragoza) eramango dute Castro; Guridi, berriz, Jaendik Leonera igaroko da; azkenik, Huelvako kartzelatik Palentziako Dueñasko espetxera lekualdatuko dute Besance.

Espainiako Gobernuaren mendeko Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak gaur iragarri duenez, beste hamaika euskal preso hurbilduko dituzte (horietako bat Euskal Herrira, Iruñera); bederatzi, gainera, oso urruneko kartzeletatik. Orain arte iragarri duten mugimendu handiena da.

Lekualdatuko dituzten hamaika preso horien artean, eskualdeko hiru herritar daude, guztiak billabonatarrak: Manex Castro, Iñigo Guridi eta Juan Carlos Besance. Castro Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxetik Darocako espetxera (Zaragoza) eramango dute; Guridi, berriz, Jaendik Leonera igaroko da; azkenik, Huelvako kartzelatik Palentziako Dueñasko espetxera lekualdatuko dute Besance.

Bestalde, Kordobako kartzelan zeuden hiru euskal presoetatik bi aldatuko dituzte lekuz, eta Castroren moduan, Zaragozara eramango dituzte. Anabel Egues elduaindarra izango da Andaluziako espetxe horretan geratuko den euskal preso politiko bakarra.

Ondorioz, 150 inguru dira jada azken urteetan egindako lekualdaketak, gehienak udaren ondoren, nahiz eta preso batzuk bi aldiz mugitu diren; beraz, kopuru erreala txikiagoa da. Puerto de Santa Maria kartzelean, esaterako, hamar bat euskal preso baino gehiago daude oraindik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!