Leku aldaketa, 'Urpekakariak' Gurea antzokian eskainiko dute

Ataria 2020ko urriaren 23a

Urriaren 24an, larunbata, 17:00etan Gurea aretoan izango da emankizuna (Amasako pilotalekuan eskainiko zutela zegoen iragarrita). 6 eta 11 urte arteko gaztetxoentzako bertso-antzerkia da 'Urpekakariak'.

Amasa-Villabonako Kultura sailak, bestalde, Joseba Tapiaren kontzertua iragarri du azaroaren 8rako. 19:30ean izango da emanaldia Gurea antzokian. Sarrerak dagoeneko 10 euroan eskuratu daitezke udaleko webgunean edota Gureako leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!