Irabazleari txapela jantzi aurretik, ordea, oroigarri bana jaso du finalista bakoitzak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik. Lau lagunek eman dituzte sariak. Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, bi sari banatu ditu. Xabi Igoa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak ere beste bi oroigarri eman ditu.
Aurten, gainera, Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrak omendu ditu txapelketak, eta Mikaela Kortajarenak, Elizegiren bilobak beste bi sari eman ditu. Azkenik, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen Karidadeko Benta taldeko Unai Mendizabal Mendi eta Igotz Alkorta zizurkildarrek ere sari bana banatu dituzte.