Beñat Iguaranek irabazi du Villabonako kanporaketa

Ataria 2019ko irailaren 15a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirena jokatu da Villabonako Gurea Antzokian. 440,5 punturekin, Beñat Iguaranek lortu du garaipena.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetara igarotzeko txartela lortu berri du Beñat Iguaranek. Bere herrian jokatutako kanporaketan, lehen postua eskuratu du, 440,5 punturekin. Bere atzetik sailkatu dira Iñigo Mantzizidor (433,5 puntu), Maialen Akizu (432,5 puntu), Iban Urdangarin (420,5 puntu), Oier Etxeberria (408,5 puntu) eta Odei Lopez (392,5 puntu).

Beñat Iguaranek urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!