Villabonan, 'prost'-a eta festa

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko uztailaren 21a

Ostegunean zabaldu zuten Txermingo garagardo azoka, eta bihar arte dastagai izango da Irrintzi elkartearen eskaintza. 

Bi urteren ondoren, Villabonako Irrintzi elkartearen garagardo azoka Txermingo ikastola azpira itzuli da, 22. aldiz. Ostegun iluntzeak hartu zituen lehen garagardo zaleak eta, bihar arte, zabalik izango da zerrenda dastatzeko aukera. Larunbat arratsaldez, herritarrak lotsati hasi dira azokara bertaratzen, baina afal aurreko orduak topa eginez bete nahi izan dituzten asko izan dira. 

700 pertsona ingururentzako lekua egin dute antolatzaileek, eta afalorduan azti ibili beharko dute, bertan otordua egin nahi dutenek. Atzo ekaitzak eten zuen azokako erritmoa, eta aterpe bila ibili behar izan zuen jendeak, garagargo bila baino gehiago. Gainerakoan, ordea, urteroko erritmoan doa Villabonako garagardo azoka: festen atarian eta festa giroan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!