Herri kirol erakustaldia, sanmartinen egunean

Ataria 2017ko azaroaren 11

San Martin eguna ospatzen ari dira Amasan; meza nagusiaren ondoren, herri kirol erakustaldia izan da eguerdian, bertako frontoian.

San Martin egunari hasiera eman, eta herri kirol erakustaldia izan da eguerdian Amasako frontoian. Harri jasotzaileak eta aizkolariak aritu dira erakustaldia ematen; harri jasotzaileei dagokionez, Joseba Ostolaza eta bere alaba Udane Ostolaza aritu dira. Aizkolariak, berriz, Bihurri, Telletxea, Alex Txikon eta Beltza izan dira. 

Arratsaldean atseden hartzeko tartea izango dute amasarrek; iluntzean, Iker Lauroba eta Zentinelak taldeen kontzertua izango da elizan. Gauean, musikarekin jarraituko dute eta Egurra ta kitto taldearen eta Laiotz taldearen emanaldia izango da.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

San Martin jaiak eskualdean

Ataria 2017 aza 08

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!