San Martinen aitzakian

Ataria 2017ko azaroaren 2a

Datorren larunbatean hasiko dira Amasako San Martin jaiak mondeju afariarekin. Hiru egunez atseden hartu eta asteazkenean jaurtiko dute txupinazoa; igandera arte iraungo dute festek.

 

EGITARAUA

AZAROAK 4, LARUNBATA

20:30. Mondeju afaria Uxo-Toki elkartean.


AZAROAK 8, ASTEAZKENA

18:00. Nesken arteko binakako pala txapelketako finala.

Ondoren. Frontenis txapelketa herrikoiaren finala.

19:30. Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera eta buruhandiak, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

 

AZAROAK 9, OSTEGUNA

Gazteen eguna

06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren. Trikitilarien erromeria.

21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.


AZAROAK 10, OSTIRALA

17:00-19:00. Puzgarriak frontoian.

Ondoren. Txokolate beroa.

20:00. Amasako XXVI. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.

23:30. Erromeria Ezten giro taldearen eskutik.

 

AZAROAK 11, LARUNBATA

San Martin eguna

10:30. Meza nagusia.

Ondoren. Herri-kirol erakustaldia plazan: harri-jasotzaileak eta aizkolariak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

19:00. Iker Lauroba eta Zentinelak elizan.

23:00. Kontzertua Egurra ta kitto taldearen eskutik.

Ondoren. Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

 

AZAROAK 12, IGANDEA

18:00. Herri kirolak frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!