Villabonako santioak 2017

Mitologia gazteen mozorrogai

Ataria 2017ko uztailaren 26a

Gazteen eguna izan da gaur Villabonako Santio festen barruan eta gazteek bazkaria egin dute Errebote plazan, Berdura plaza txiki iritzita, ehunetik gora lagun bildu dira.

Eguerdian hasi da festa, bazkaria egin baitute Erreboteko plazan. Mozorrotuta agertu dira gazteak, gai bezala munduko mitologia hartuta, eta 300 pertsona inguru bildu dira.

Arratsaldez, Orkestra Nazionalarekin gazteen poteo-kalejira egin dute. Gauean udalak antolatuta kontzertuak egingo dira. Herritarrek horrela erabakita, Kaotiko taldeak eskainiko du emanaldia eta aurretik herriko Desira taldea arituko da. 

Larunbat gauean jarraituko du gazte asanbladaren egitarauak, Ingo al deu? eta Little Martin Selektah-ren kontzertuekin.

Ikusi hemen egitarua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!