Villabonako santioak 2017

Villabonako festetako egitaraua

Ataria 2017ko uzt. 18a, 12:55

Ostiralean izango da aurten Kuadrilla Eguna.

Iristear dira Villabonako Santio Jaiak! Urtero legez, uztailaren 24an jaurtiko dute txupinazoa eta uztailaren 31n amaituko dira. Ikusi hemen antolatu dutena:

Uztailak 24, astelehena

16:00. Pilota: Frontenisa, Olaederrako frontoian, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero: Bearzana frontoian.

17:00. Pilota: Eskuz binaka herrikoia, Olaederrako frontoian, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.
Eguraldi txarra eginez gero: Bearzana frontoian.

18:00. Txupinazoa, Amasa-Villabonako odol emaileen elkartearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

18:45. Gaztetxoen futbitoko finala, Erreboteko plazan.

19:30. Helduen futbitoko finala, Erreboteko plazan.

21:30. Herri afaria, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Txermingo ikastolan.

23:30. Danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta. Kultur etxetik abiatuko da.

00:30. Dantzaldia, Iratzar taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan. 

 

Uztailak 25, asteartea

09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako Txistu Tal- deak alaituta.

10:30. XXXVII. herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

10:30. Korporazioaren bisita Santiago Egoitzara.

11:00. XXXVII. herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

12:45. Sari banaketa: Atari Bizi lehiaketa, Erreboteko plazan.

13:00. Soka dantza, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
Eguraldi txarra eginez gero: Bearzana frontoian.

18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

19:45. Perkusio emanaldi ibiltaria, Erreboteko plazatik abiatuta. Zozongó taldea: Kolpez Blai.

22:00. Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia, Olaederra kiroldegian.

00:00. Dantzaldia, Zirkinik Bez taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 

 

Uztailak 26, asteazkena

09:00. Diana, Jeronimo Dultzaina Taldearen es- kutik.

10:00. Toka Txapelketa, Salbadora Jubilatuen Etxearen esktutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. Eguraldi txarra eginez gero: Bearzana frontoian.

11:00. Patata tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolaren azpian.

11:00. Jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistu Taldeak alaituta.

14:00. Jubilatuen azkaria, eta ondoren dantzaldia Xabier Zubeldia eta Taldearekin, Txermingo ikastolan.

14:30. Gazteen bazkaria, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Berdura plazan.

16:15. Zumba klase herrikoia, Maiatzaren Lehena plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.

16:30. Bola tiraldia, haurrentzat, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian. 

17:30. Gazteen poteo-kalejira, Orkresta Nazionalarekin, Erreboteko plazatik abiatuta.

17:30. Ur parkea, Txistulari plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Txermingo ikastolan.

18:00. Pilota: Pala mixtoa binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Bearzana frontoian.

18:00. Cycling mini-maratoia, Maiatzaren Lehena plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.

20:00. Eresargi eta Eresargi Txiki Abesbatzen emanaldia, Gurea antzokian.

23:00. Kontzertua, Desira eta Kaotiko taldeak, Erreboteko plazan. 

 

Uztailak 27, atseden eguna

 

Uztailak 28, ostirala

12:00. Gora Kale-Txiki Bandaren kalejira, Malkar plazatik abiatuta.

14:30. Kuadrillen Bazkaria, Etxeondoko parkean. KUADRILLEN KALEJIRA, Incansables txarangarekin.

17:00. Dantzaldia, Honat taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

21:30. Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, DJ Txispyren musikak alaituta, Jubilatuen Biltokian.

00:00. Zezen suzkoa, Erreboteko plazan.

00:30. Dantzaldia, Honat taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 

 

Uztailak 29, larunbata

09:00. Plater tiraketa, Loatzo Tiro Elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.

10:00. Xake jokoa helduentzat, XXXII. Santio Txapelketa, “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

10:00. VI. eskulangintza azoka, Malkar plazan. Goiz eta arratsaldez izango da bertan.

11:00. Kultur ikastaroetako lanen erakusketa, Berdura plazan.

11:30. Santiotan kantari kantujira, Bearzana frontoitik abiatuta.

16:00. Bola tiraldia, helduentzat, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

16:00. Xake jokoa haurrentzat, SUB 13, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

18:00. Santiotan kantari kantujira, Bearzana frontoitik abiatuta.

18:00. Pilota: Joko Garbi, Erreboteko plazan.

19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

23:00. Dantzaldia: Rock&Classics project taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 

 

Uztailak 30, igandea

09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako Txistu taldeak alaituta.

10:00. Irristaketa lasterketa herrikoia, haurrentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain Irristaketa Taldearen eskutik.

10:30. Irristaketa lasterketa herrikoia, helduentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain Irristaketa Taldearen eskutik.

11:00. Marrazki lehiaketa haurrentzat, Oria Merkatarien Elkartearen eskutik, Berdura plazan.

11:30. Halterofilia saioa, VII Santio Saria, Erreboteko plazan, DANOK DANENA taldearen eskutik.
Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.

12:30. Animalien ikuskizuna haurrentzat, GORRI- TIrekin, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 

Erromeri eguna: Oinkari Dantza Taldeak antolatuta, Erreboteko plazan. 

17:30. Erromeria: kalejira, Lizartzako Isk&bila txa- rangaren eskutik.

18:00. Erromeria: Sagardo eta pintxo dastaketa.

19:00. Erromeria: Ostolaza eta Narbaiza.

22:30. Erromeria: Bertsolariak, Txermingo ikastolan. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelu- mendi, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

00:00. Erromeria: Kristina eta Amaia.

01.00. Erromeria: Elizagoien ahizpak eta Mattin.

02:30. Erromeria: Larrain dantza herrikoia. 

03:00. Erromeria: Ezten Giro. 

 

Uztailak 31, astelehena

09:00. Diana, Jeronimo Dultzaina Taldearen es- kutik.

10:30. Haur parkea, Arroan: Slide, ohe elasti- koak, Spiderman txirrista, oihana,... Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.

11:30. Errebotea: Villabona-Hazparne 88. norgehiagoka, Erreboteko plazan, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.

12:30. Erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsa, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi Konpartsak eta Villabonako erraldoi, ipotx eta buruhan- diek parte hartuko dute.

13:00. Gora Kale-Txiki Bandaren emanaldia, Txistulari plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Gurea zinean.

18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

21:00. Rock emanaldi ibiltaria, Rockalean, Erreboteko plazatik abiatuta.

* SANTIOAK IRUDIETAN: Herritarrek hela- razitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.
Eguraldi txarra eginez gero: Gurea zinean 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!