Villabonako santioak 2017

Santioen hirugarren eguna, giro onarekin

Ataria 2017ko uztailaren 26a

Eguraldia lagun, goizean goizetik izan dira ekitaldiak Santa Ana egunez Villabonako festen barruan. Gaur Gazteen eta Jubilatuen Eguna da.

Villabonako Gaztelekuak antolatuta 11-17 urte bitarteko 50 gazte inguruk goizean patata tortilla lehiaketan hartu dute parte, Txermingo ikastolaren azpialdean. Udal ordezkariek eta teknikariek osatutako epaimahaiak banatu ditu sariak eguerdian.

Erretiratuek euren eguna dute gaurkoa eta goizean esku-lanen eta margoen erakusketa jarri dute Berdura plazan. Handik Txermingo ikastolaren azpialdera joan dira bazkaltzera. 80tik erretiratu bildu dira bertan, udal ordezkariekin batera. Xabier Zubeldia eta taldeak jarri dute musika bazkalostean.

Bazkal aurretik, ordea, aiton-amonak eta gurasoak kalera atera dira bilobak eskutik hartuta. Erraldoi eta buruhandiekin batera kalejiran ibili dira.

Gaur Onddo gazte asanbladak antolatuta Gazteen Eguna ere bada Villabonako festetan. Errebote plazan ehunetik gora gazte bildu dira bazkaritarako eta arratsaldean poteo-kalejira egingo dute. Gauean Desira eta Kaotiko taldeen eskutik izango dira kontzertuak.

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!