Villabonako santioak 2017

Eguzki izpien zain

Ataria 2017ko uztailaren 25a

Santio Eguna ospatzen ari dira gaur Villabonan, eta eguna hasteko, haurren eta helduen kros herrikoia egin dute. Eguerdian, euriak atseden pixka bat hartu du eta buruhandien, ipotxen eta erraldoien kalejira egin dute. Ondoren, Oinkari Dantza Taldeko eta Villabonako Udaleko udalbatzako hainbat kidek soka dantza egin dute pilotalekuan. 

Bazkal ondoren, indarrak hartu eta festari ekingo diote berriz ere. 18:00etan, sokamuturra egingo dute Erreboteko plazan. Villabonako Udaleko kideek jakinarazi dutenez, 16 urtetik beherako haurrrek ezin dute bertan parte hartu. 19:45etan, Zozongó perkusio taldeak Kolpez Blai emanaldia ibiltaria eskainiko du. 22:00etan, Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia izango da Olaederra kiroldegian, eta ondoren, Zirkinik Bez taldearen txanda izango da.

Ikusi hemen biharko egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!