Emakumezkoetan, 28 minutu eta 46 segundo behar izan ditu ibartarrak 7 kilometro eta erdiko ibilbidea osatzeko. Gizonezkoetan, berriz, Lopez lasartearrak, 24 minutu eta 35 segundotan burutu du lasterketa. Gainerako kategorietan, Alaia Agirrezabala eta Aimar Mateos (benjaminak), Maren Goya eta Luken Larrañaga (alebinak), Irene Eizagirre eta Aitor Elola (infantilak) Irati Sarasola eta Aner Gomez (kadeteak) eta Kimetz Urkola (jubenilak) izan dira garaileak.
Denera, ia hirurehun korrikalarik hartu dute parte Zunbeltz elkarteak antolatutako lasterketan, bi urteko haur batetik hasi eta, 71 urteko beteranoeneraino. Nagusien lasterketan, Lurdes Colomo zizurkildarra eta Aritz Garin billabonarra, lehen sailkatuaren atzetik sartu dira helmugan.Helmuga, hain zuzen, elkartearen ondoan zegoen kokatuta, eta haurren lasterketak, Zubimusu ikastolaren inguruan burutu dira. Infantiletatik hasi eta, nagusien mailarainokoek, berriz, alde zaharreraino bidea egin behar izan dute.
Baina, lasterketako protagonista nagusia ura izan da. Ederki sufritu dute askok helmugara iritsi eta botatako izerdiak errekuperatu ahal izateko, ura edanez; baita lasterketa baino lehen eta lasterketan zehar ere, euria gogotik egin baitu une askotan. Korrika saioak amaituta, eta sari banaketari ekin aurretik, bertaratuek hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute, salda edanez eta pintxoak janez.
Ikusi hemen egitaraua.