EAJ alderdiak begirunez hartu du Iban Agirreren erabakia

Ataria 2016ko ekainaren 3a

Amasa-Villabonako Iban Agirre alkateak dimititu duela eta, Villabona eta Zizurkilgo EAJ alderdiak udala zuzendu duen denboran egin duen lana, eta herriari eskainitako denbora eskertu nahi izan dizkio.

EAJ alderditik adierazi dutenez: "Orain dela urte luze bat, Villabonaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen, eta billabonatarrek konpromisoa gugan jarri zuten". Era berean, "Herritarrengandik gertu eta gobernu onean oinarritutako egitaraua aurkeztu genuen, baita elkarrekin krisialdiari aurre egitekoa eta herritarren ongizatea bermatzeko planifikazio zorrotza ere", gaineratu dute.

Emandako hitzari eutsiz "gure herriarekiko konpromisoa azaldu nahi dugu berriro". Eta guztien artean Villabona hobetzeko lanean jarraituko dutela adierazi du alderdiak. 

Helburu tinko horri helduta, laster ezagutarazi dute nor izango den Iban Arregiren ordezkoa alkatetzan. "Pertsona horrek Villabonarekiko konpromiso sendoa edukiko du, baita zerbitzu publikorako bokazioa eta lidergo-ahalmena ere".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!