Iban Agirrek dimisioa aurkeztu du

Ataria 2016ko ekainaren 2a

Amasa-Villabonako alkate karguari uko eginez idatzia sartu du udal erregistroan eta ekainaren 13ko udal osoko bilkuran erabakiko da bere ordezkoa.

Laneko giroa ez zen nik nahi bezalakoa eta gehiago erre aurretik uztea erabaki dut”, Agirrek gaur arratsaldean esandako hitzak dira. Egoerari buelta ematen saiatu dela adierazi du alkateak, baina “udaletxera pozik joaten ez bazara, hobe da ardura uztea”. EAJko kideek bere dimisioa penaz hartu dutela jakinarazi du Agirrek, “oraindik ere gehiago egin nezakeela uste baitzuten”.

Ni saiatu naiz, baina ez da sortu nik nahi nuen giroa udaletxe barruko lan taldean”. Ekainaren 13ko osoko bilkuran alkate eta zinegotzi bezala dimisioa aurkeztuko du Agirrek. Bere ordezkoa erabakiko dute eta udalbatzak alkate berria izendatuko du.

EH Bilduren batzarra

Alkatearen dimisioa dela eta Amasa-Villabonako EH Bilduk egoera honen inguruko informazioa partekatzeko batzarra egingo du bihar, ostirala, 20:00etan Iratzar alboko lokalean.

2015eko urrian elkarrizketa eman zion Agirrek TOLOSALDEKO ATARIAri. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!