Iban Agirre alkatearen dimisioaren aurrean:

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko ekainaren 3a

Atzo Iban Agirre alkatearen (EAJ-PNV) dimisioaren berri izan genuen. Albiste honen aurrean, Amasa Villabonako EH Bildutik mezu hau argitaratu dugu:

Lehenik eta behin, Amasa Villabonako EH Bildu koalizioak Iban Agirrek hartutako erabakia guztiz errespetatzen duela adierazi nahi du.

Era berean, EAJ alderditik eman diren azalpenetan udaleko langileei egiten zaien kritika, onartezina dela iruditzen zaigu. Ez da bidezkoa Agirrek eta EAJko udal-taldeak Villabonako udala gobernatzeko erakutsi duen ezintasuna langileen jarrerari leporatzea.

Gaur 20:00etan Kale Nagusiko 59. zenbakian dugun egoitzan, dimisio honen nondik norakoak eta udalean izango dituen ondorioak azaltzeko, batzar informatibo irekia egingo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!