Ekintzaz beteriko azaroa Amasa-Villabonan

Ataria 2015ko aza. 3a, 17:28

Oinkari Dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunak, Amasako San Martin jaiak eta Aizkari Mendi Elkartearen argazki rallia izango dira, besteak beste.

Antzerkia, azaroak 8

Azaroaren 8an, 'Txanogorritxo' izeneko antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute 3 eta 9 urte bitarteko haurrek. Galder Perezek idatzitako eta zuzendutako antzezlana da. 17:00etan hasiko da, eta 6 euroko salneurria izango dute sarrerek.

Amasako jaiak, azaroaren 11tik 15era

San Martinek alaituko dute Amasa data horietan. Bost egun horietarako egitarau oparoa antolatu dute herritarrek. Ikusi hemen egitarau osoa

Argazki Rallia, azaroak 15

Aizkardi Mendi Elkarteak antolatuta, 8. Argazki Rallia egingo dute. Antolakuntzak esandako mendi ibilbide batean zehar atera beharko dituzte argazkiak bertan parte hartzen dutenek. Egunean bertan eman ahal izango da izena, Aizkardi Aretoan, Larrea Auzoan.

Lehen hiru sailkatuentzat 150, 100 eta 75 euroko diru-sariak izango dira, hurrenez hurren. Horrez gain, publikoak hautatutako argazki onenak bi lagunentzako afaria irabaziko du Iturri-Goxo jatetxean. Hamabi urtez azpiko onenentzat, berriz, mendi-materiala izango da. Ondoren, argazki guztien erakusketa egingo dute, azaroaren 23tik 27ra, Gurea Antzokian, 32. mendi astearen baitan.

Oinkariren 40. urteurrena, azaroaren 17tik 21era

Aste osoan zehar hainbat ekintza antolatu ditu dantza taldeak. Aipagarriena, egungo dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestatutako emanaldia izango da. Azaroaren 20an, izango da hori, ostiralean, 22:30ean Olaederra Kiroldegian. Sarrerak salgai daude dagoeneko Amasa Kafetegian eta www.kutxasarrerak.com atarian.

Xexili Eguna, azaroak 20

Loatzo Musika eskolako musikariek kalejirak eskainiko dituzte herrian barrena. 17:30ean txistulariak, trikitilariak eta dultzaineroak irtengo dira, eta 18:00etan guztiak Errebote plazan bilduko dira denek batera kantu batzuk jotzeko. Gero, txokolatada izango da.

Zinea, noiznahi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!