40. urteurreneko ospakizunetarako egitaraua prest du Oinkarik

Erabiltzailearen aurpegia Oinkari Dantza Taldea 2015eko urriaren 23a

Amasa-Villabonako OINKARI dantza taldeak 40 urte beteko ditu datorren Azaroan, eta astebetez ekitaldiak antolatu ditu.

AZAROAK 17 ASTEARTEA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA


DANTZA FAMILIAN
TAILERRA: jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Ezinbestekoa da egitasmoan parte hartuko duen heldu batekin gutxienez lagunduta joatea.

 Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

AZAROAK 18 ASTEAZKENA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA


DANTZA GARAIKIDEKO ENTSEGU IREKIA:
dantza garaikidea ezagutzeko entsegua.

8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

AZAROAK 19 OSTEGUNA (17:30-19:00). IKASTOLAKO GANBARA


DANTZA ETA ANTZERKIAREN UZTARKETA
: dantzaren dramatizazio ikastaroa.

13-15 urte bitarteko haurrei zuzendua.

  • Irakaslea: Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa)

  • Kostua: doan

  • Izenematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 19:00etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

AZAROAK 20 OSTIRALA (22:30). OLAEDERRA KIROLDEGIA


DANTZA EMANALDIA:
“40 urte dantzan” ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestaturiko ikuskizuna. Sarrerak salgai (5 €):

  • Amasa Kafetegian

  • www.kutxasarrerak.com

 AZAROAK 21 LARUNBATA


11:00 Oinkariko
dantzari txikien emanaldia herriko kaleetan zehar.


12:30 Oinkariko dantzari txikien hamaiketakoa Malkar plazan.


13:00 Dantza emanaldia Malkar Plazan: “Tio Teronen semeak” ikuskizuna.
Doan


14:30 “40 urte dantzan”
BAZKARI HERRIKOIA Aburuza Sagardotegian.


20:30 Isk&bila txarangarekin kalejira Iru Aldeta tabernatik abiatuta.


Oharra
bazkaria: dantzari, dantzari ohi eta gurekin ospatu nahi duten herritar guztiei zuzendua dago.


Tiketak salgai Amasa Kafetegian (
bazkaria + autobusa = 25 €).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!